XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurasoon etxeko lanak

Heziketa

- Aizan, neskatila!

Opor hauetan etxeko lanik badinagu, ala?

- Ez, aita.

Oraingoan ez.

Zuek badituzuela esan digute, ordea.

- Eh??... Eta hi, mutiko, hik ere ez?

- Ezta nik ere.

Zuei tokatzen zaizuela entzun dut".

Eta horrela izango balitz!

Oporrak datoz, motzak, baina oporrak, azken finean.

Eguna lasai igaro eta betiko martxa izkinaratzeko bezalako momentuak datoz.

Baina, aurten, guk geuk, gurasook, etxeko lanak ezin ditugu ahaztu.

- Ai, ene!

Bai, ohea egin, alfonbra astindu, kristalak garbitu...

- Ez, ez.

Ipuinak kontatu, partxisean jolastu, elkarrizketak sortu...

Imaginatzen duzu zelako harridura aurpegia topatuko genukeen, gure haurra ipuin bat kontatuz esnatuko bagenu?

Edo gosaria berarekin prestatu, edo bazkalorduan tertulixa egingo bagenu?

Ba, horixe!.

Presarik gabe, erloju barik.

Eguneroko arazoak kajoian gordeta eta Eguzkia dagoela? ba, goazenan kalera, mendira, hondartzara.

Hemen barraskilo bat, hor lehen lorak, han elurra.

Euria, berriz?

Kendu hautsa xakeari eta jolas dezagun, ezetz irabazi!

Edo, zinera noa, bahator?

Edo, jo, mutil, dragoi bola hau holakoa duk beti?.

Harridura aurpegia irribarea bihurtuko da eta opor ostean, eguneroko arazoz beteriko kajoia beste indar batekin zabalduko dugu berriro.

EDURNE ERAUSKIN

S.F.X. IKASTOLAKO ZUZENDARIA

HEZIBIDE